Imana balute bezala erakartzen nauten Birmaniako biztanleez gain, herrialde honetara etortzeko behintzat beste arrazoi bat ere badagoelaz jabetu naiz. Txoko honetan ezin gehiago eskatu: 15 kilometroko hondartza ikutugabe eta hutsa, non eraikuntza bakarrak koko-ura saltzen duten txabolatxoak diren; turista galduren bat, bi kilometro harantzako palmera hostoz eraikitako sonbrilaren itzalpean; alkandora zikina izerditan blai eta labana hortzetan dituen azal iluneko gizon meharra palmondoan gora koko bila aise igotzen; gerriraino uretan sartuta eta eskuetan sarea duela, harrapakina usatzeko beldur, mugimendu geldoez dabilen arrantzale zahar bat.
Eta zer esan urpeari buruz? Hori bai dela kolore festa! Udako bazkalondo beroetan, lo harazten nauten La2-eko dokumentalen antzekoa! Donostiako Aste Nagusiko su artifizialek baino kolore gehiago dituzte Birmaniarren abegitasunaz kutsatuta, atzetik jarraitzen dizuten arrainek! Zein adjektibo erabili ortzadarrari ere falta zaizkion kolore hauek deskribatzeko? Gauguin bera erotuko litzake hau dena margotzen hasiko balitz!
Maiz postaletan agertzen diren palmera oker eta fotogeniko horietako baten azpian etzanda nagoela, gizon alai batek baloia baino handiagoa den koko orlegia ekarri dit gainaldean pajita parea agerian dituelarik. Gizon berak goizean arrantzatu ditugun arrainak ordu erdian afaltzeko prest egongo direla gogoratu dit (aitona ez zen nitaz harroegi egongo, nik arrain ziztrin parea harrapatu dudan bitartean, gizonak dozena bat bai). Horrelako bizimodutik nola ihes egin? Paradisu honetan lau gau egin baditut ere, ezin atzean utzi, bere barrunbeetan harrapatu nau eta ez dakit noiz izango naizen sorginkeria honengatik libratzeko gai. Agian (eta horrela izan dadila!) printsesa bat zaldi zuri baten gainean etorri eta muxu ematen didan arte ez naiz hemendik ateratzeko gai izango!
(Argazkiak beste batean izan beharko dute, paradisuko internet ez da horren paradisiakoa, edo bai?)

 

Author Urrutiko Hitzak

More posts by Urrutiko Hitzak

Join the discussion No Comments

  • Marta Ansa Zabala dice:

    OOOOhhhh!!!! Argazkirik ez…!!! Bueno, hurrengorako faltarik gabe eh??? Mila muxu

  • xinbo dice:

    Joder Gregorio! Paradisu batean hago, bai begiak erakusten dizuten eremu hortan eta bai hire barreneko eraikitzen hari haizen pake soro hori.
    Ummmmmm……….. segi horrela.

    Zure saldi gabeko emaztea.

  • Zendo dice:

    Ez dakit, uste dut ez dudala gehiagotan irakurriko idazten duzuna, ez ditudala hondartza horretako argazkiak ikusi nahi, Ché Gebarak aipatzen zuen eromen honetatik ateratzeko aukera izan arte behintzat…
    baina hala ere itzuliko naiz.

Leave a Reply

Urrutiko Hitzak