Ez zaitez nerekin etorri
Ni zurekin ez noa-eta.
Ez zaitez zure gida abenturazalearen gonapean inora joan
Zu, bakarrik ere, edonora joateko kapaza zara-eta
Ez zaitzala zure Indiana Jones partikularraren hausardiak liluratu
Zu hura baino gehio zara-eta
Joan zaitez zu,
Eta joango naiz ni,
Elkarrekin joan ahal izateko.

Izan zaitez nere gaztelurik gabeko printsesa
Ni zure desherriratutako jopua izango naizen moduan
Bizi dezagun askatasuna elkarrekin
Elkarrekin egotearen askatasuna bizi dezagun
Izan zaitez ene libertadearen bizkartzaina,
ene bakardadea baino ez lapurtzen didana
Eta ni izango naitzaizu zure Santxo Pantza,
Bufoi algaratsua nahi duzunean,
Konfidente lehiala behar duzunean.
Ez zaitez nerekin etorri,
Ni zurekin ez noa-eta.
Eta elkarrekin joango gara

Gregorio

Malaria
Next Post

Author Urrutiko Hitzak

More posts by Urrutiko Hitzak

Leave a Reply

Urrutiko Hitzak