Legenda:
Gorriz: kotxez egindako ibilbidea
Orlegiz: oinez egin nahi genuena
Arrosez: autostop-ez
Beltzez: minibusez

Sanne australiara itzuli baino lehen, azken mendi ibilaldia egiteko asmoa genuen eta goiko mapan erakutsitakoa  pentsatu genuen. Nelson hirian geundela (ez da mapan agertzen, ekialderagoa dago), kotxez (marra gorria) egin genuen ekialdetik mendebaldera eta oinez hasi baino lehen, kotxea bide bukaeran aparkatzeko asmoa geneukan. Aurreko egunean euriak zakarki egin zuenez, gainezka egin zuten ibaiek eta ondorioz, ez zegoen aparkalekura iristerik. Baserritar batekin akordiora iritsiz, traktorean ahalegindu ginen. Lehen bi ibaiak nekez gurutztu genituen, hirugarrenean, traktorean ezinezkoa izan bazen ere, oinez gurutzatzea lortu genuen. Baino laugarrena eta azkena, gure motxila astunekin (bi astetarako janaria eta kanpin denda geramatzan) indartsuegia eta arriskutsuegia suertatu zen. Beraz, triste eta atsekabeturik, Nelson-era itzultzea erabaki genuen, Sanneren hegaldia zela eta, ezin bait genuen ibilaldia gehiago atzeratu.
Suerteko izan ginen eta beingoz, Zeelanda Berriko hirietan zeozer aurkitu genuen egiteko. Larunbata zenez, rugbi partidu profesionala ikustera joan ginen eta hurrengo egunean nola ez, beste mendi ibilaldi motzago bat antolatu genuen.
Hala ere, buruan sartuta neukan nik Leslie-Karamea ibilaldia (mapan, hegoaledko marra orlegia) eta Sanne agurtu ondoren, autobusez etorri nintzen Karamea herriraino (mapan mendebaldean, marra arrosaren erdialdean) kotxea Nelsonen utzita. Eguraldiak onera egiten duen arte, ostatu hippy batean nago oso gustora herri nimino (bi n-ak teklatu ingeles honek ez duen n espainolak dira) honetan.

 

Partidua hasi aurreko espektakulu yankia:

 

 

 

 

 

Azken mendi ibilaldia elkarrekin:

 

Josten ere ikasi dut! Konten egongo zara ez ama?

 

 

 

Sarrik dioen bezala, hotza txakurraren pitilinaren modukoa da, behin sartuz gero, barruan denbora batez geratzen dena.

107.5 Karamea radio station, herrian entzun daiteken irrati bakarra:

Author Urrutiko Hitzak

More posts by Urrutiko Hitzak

Join the discussion 4 Comments

  • Anónimo dice:

    Elbiejo:

    Kaixo D.J.
    Alde batetik ingles tekladu batean "ñ" ezin duzunean idatzi, zapaldu "alt" tekla eta askatu gabe 164 zenbakia, askatu eta ikusiko duzu "ñ".
    ASCII tabla deitzen da, kasu hontan ASCII ampliatua edo halako zerbait, ez ohiko karakterra direlako.
    Alegratzen naiz Sarri entzun araztea Zelanda Berrian, ikusten dut ez zarela atzera botzen inongo arloan eta mezkladore mahi horrekin ere atrebitzen zarela.
    Garbi geratu da hori nahiko salbajea dela eta ibaiak igotzen direnean igotzen dira de verdad.
    Bidai zoragarria egiten ari zara aguantatzen baduzu noizbehinkako barruko hotzak,hainbeste buztitzeak (eta ez kalimotxoz)ta orain baliteke bakardadea ere…
    Simplemente perfekto.

  • Jon dice:

    Apa aita!
    Kosta zait ñ-rena asmatzea, azkenean konturatu naiz eskubiko zenbakiekin bakarrik funtzionatzen duela eta ez letra gainekoekin. Hori da poztasuna zure mezuak zortarazi didana: gauza askotarako, memoria kontuak barne, zure klon jenetikoa naizela jakinda, ikusten dut uste nuena baino etorkizun hobea dudala. Nola demontre gogoratzen zara karreran ikasiko zenuen kontu hauetaz? Harrituta utzi nauzu!! Orain alzheimeretaz libratuko garen esperantza txiki bat daukat!
    Besarkada zabal bat herrialde salbaje honetatik

  • Anónimo dice:

    Korta, xabi eta xubel:

    Aupa Alkain!!hementxe gabiltz korta, xabi, mikel, teseo eta kretako minotauroa vodka kubata batzuk edaten errealaren permanentzia ospatzen. Erasmuseko bizimodu gogor honetan ospakizunak errexak dira, zure azento ingleuskarikoaren laguntzaz (pakean utzi arrrrrrhhhhhte)parre ugari egin dugu, mila esker momentu hauek posible eginarazteagatik. Denok daramagu alkain txiki bat bihotzean. Ondo izan! inoiz baino handiago ikuste haugu alkain haundi!

    PD: Eskerrik asko zoriontzeagatik! (mikel)

  • Jon dice:

    Kuadriyako kabroi, alu ostiya hoyei:

    Ni ezingo naiz kejatu baino zuen bizimoduek ere ez dute txol estresantiak ematen. Oraingo honetan koktel ederra zenuten parranda on bat botatzeko. Nahasi estresik gabeko ikasleak, urrutiko herrialdetako neskatxa exotikoak, realaren permanentziarekin eta gehitu alkain Aznarren azentuarekin hizketan!!

    Disfrutatu dezagun gure "erasmuseko" azken asteetaz, ni ere, etxera banijua ta laister!!

    Besarkada bat eta laster arrrrrrrhhhhhhte!

    Alkain haundi

Leave a Reply

Urrutiko Hitzak