Begiak ixten baditut, Kamboiako herrixka galdu batean ikusten dut nire burua, besoak luze-luze zabalduta eta ume andana bat atzetik jarraika dudala, ilararen buru, hegazkinarena egiten. Hegoak okertu eta hegazkinok bata bestearen ondoren buelta erdia egitean, burua altxatu eta habe luzeen gainean eraikitako etxolan tea hartzen dauden dozena bat turistengan ez erreparatzea ezinezko egiten zait. Egunaren azken orduko argi epeletan, haien (gure) azala argiek dirdira egiten dute, lurraren koloreko jendearen artean, gure zuritasunak min egin arteraino. Izan ere, sexuan estreinatzen den neskatoari bezala, birjinatasunaren mintza urratu eta ukitugabetasuna betiko kendu diogu Iparraldeko tribu honi. Algara artean, beraien buruak lurrera botaaz hegazkin istripua simulatzen ari diren umeez gain, gainontzeko herritarrek errezeloz begiratzen gaituzte izaki etorriberrioi. Eta arrazoirik ez zaie falta.

Onuragarria da horrelako komunitate isolatuentzat turistok eramaten dugun “progresoa”? Ez gara, fusilen ordez, argazki kamera teleskopikoz armatutako XXI. mendeko kolonizatzaile modernoak? Zenbaterainoko eragina du turismoak kultura txikien desagertzean? Existitzen da turismo etikoa? Suposatzen dut galderok ez dutela erantzun argi eta bakarra izango, baino duela urte dexente, filosofiako lehen klase hartan irakasleak esan zigun bezala, filosofia horretarako da, galderak egin eta haien inguruan jarduteko. Hala, egun hura, esperientzia politez gain, motxila kontraesanez ere zamatzeko baliagarria izan zitzaidan eta tropikoetako beroa nahikoa izango ez balitz, galdera hauek ederki sutu didate burua eguna hartatik gaurdaino .

(Lasai ama, gehiago etorriko da xD)

Author Urrutiko Hitzak

More posts by Urrutiko Hitzak

Join the discussion No Comments

  • Betiko biejo dice:

    Sakonago eta xuhurrago ikusten haut.

    Irakurri dut Ítaca eta hitaz oroitu nauk, gainera Lluis Llachek nola abesten duen ere adjuntatzen diat:

    ÍTACA

    Cuando emprendas tu viaje hacia Ítaca

    debes rogar que el viaje sea largo,

    lleno de peripecias, lleno de experiencias.

    No has de temer ni a los lestrigones ni a los cíclopes,

    ni la cólera del airado Posidón.

    Nunca tales monstruos hallarás en tu ruta

    si tu pensamiento es elevado, si una exquisita

    emoción penetra en tu alma y en tu cuerpo.

    Los lestrigones y los cíclopes

    y el feroz Posidón no podrán encontrarte

    si tú no los llevas ya dentro, en tu alma,

    si tu alma no los conjura ante ti.

    Debes rogar que el viaje sea largo,

    que sean muchos los días de verano;

    que te vean arribar con gozo, alegremente,

    a puertos que tú antes ignorabas.

    Que puedas detenerte en los mercados de Fenicia,

    y comprar unas bellas mercancías:

    madreperlas, coral, ébano, y ámbar,

    y perfumes placenteros de mil clases.

    Acude a muchas ciudades del Egipto

    para aprender, y aprender de quienes saben.

    Conserva siempre en tu alma la idea de Ítaca:

    llegar allí, he aquí tu destino.

    Mas no hagas con prisas tu camino;

    mejor será que dure muchos años,

    y que llegues, ya viejo, a la pequeña isla,

    rico de cuanto habrás ganado en el camino.

    No has de esperar que Ítaca te enriquezca:

    Ítaca te ha concedido ya un hermoso viaje.

    Sin ellas, jamás habrías partido;

    mas no tiene otra cosa que ofrecerte.

    Y si la encuentras pobre, Ítaca no te ha engañado.

    Y siendo ya tan viejo, con tanta experiencia,

    sin duda sabrás ya qué significan las Ítacas.

    Eta hau da kanta:

  • Jon dice:

    Apa aita.Nik ordea, ez dakit zer esan zutaz, inoiz baino luzego idatzi duzu baino baita inoiz baino sakonago ere!! jeje. Eskerrik asko kantagatik, nahiko identifikatuta sentitzen naiz. xD

    Bestalde hegaldiak listo:

    Bangkok-Kalkuta: Apirilaren 18an
    Kalkuta-Port Blair (Andaman Islands): Apirilaren 19an
    Port Blair-Kalkuta: Maiatzaren 4ean
    Delhi(¿?)- Etxera:?????????????????????????

    Besarkada bat eta desagertu baino lehen (¿?) muxu bat zure tripari!!!

  • Marta Ansa Zabala dice:

    Nahiz eta uste zure galderek erantzun argirik ez izan, zure baitan zalantzarik ez duzu.
    Islas Andamán!!!! JOOOOOOO!!!!! Beti gogoekin begiratu ditut mapan. Pilo bat erakartzen naute. Kontatuko didazu. Zuk ez dituzu "lestrigonik" topatzen…!!!
    Muxu pottolo bat!!!

Leave a Reply

Urrutiko Hitzak