Connemara nire bihotzean




Duela urte batzuk eskolan Connemara gure bihotzean irakurri genuen. Egia esan ez naiz tituluaz besterik gogoratzen eta gaur jakin dut Australiaren erdi-erdian dagoen hiri bat dela. Gaurtik aurrera aldiz, badut Connemara bihotzean gordetzeko arrazoi bereziago bat, izan ere, justu hiri honen gainean hegan noalarik zera irakurri dut pantailan:


Eta calls “permanent ceasefire”

Basque separatists Eta call a permanent ceasefire in its fight for independence from Spain, but the Spanish governement downplays the statement.
BBC

Hori da BBC-ren albiste garrantzitsuenetakoa, zoritxarrez, ez du ezer gehiago esaten. Irrikatan nago Brisban-go aireportura ailegatu eta Gara irakurtzeko. Han hegaldiak bi orduko eskala egingo du Auckland-era iristeko behar den gasolio depositua betetzeko.

Albiste itxaropentsu hontaz gain, beste arrazoi batengatik ere izango da bitxia egun hau. Ziur asko, bizitzako egunik motzena izango da gaurkoa, izan ere, ordu aldaketak egunaren 24 orduei 9 jan bait dizkio.

Author Urrutiko Hitzak

More posts by Urrutiko Hitzak

Join the discussion 7 Comments

  • martinfla dice:

    Alkain aitortu beharra dut, ezustean hartu nauela zure blogak! Hori da hori idaztea! Pentsatzeko modu alemaniar filosofiko-zientifiko horrekin New Zeland konkistatuko duzu!

    Noizbehinka higo zak bideorenbat, ta ondo pasa mamonnnnnnnnnnnnn

  • Chino dice:

    Martinekin bat nator!

  • Anónimo dice:

    Hau duk tipoa, hau.
    Arrazoi duk Martin, hik ere 2 hitzetan, ondo bildu duk neri eman didan zirrara.

    Etzekiat hemen jarri behar den etxean zer sentitu den Brisbanetik (uholdeak) pasatu dela jakitean eta Connemara edo ceasefire ala Auckland zela, ez duenean abisatu bisirik zegoen edo.
    Inbidia ematen duk

  • Anónimo dice:

    El biejo:

    Nondik despegatzen ari da abioa?
    Ikusita nola manejatzen duzun pantalla ematen du zuk ari zarela abioa eramaten.

  • Jon dice:

    Iepe aita:
    Dubaiko aireportuan uste dut grabatu nuela. Eta pantailarena ez da harritzekoa, hainbeste ordu hegazkin barruan sartuta egon ondoren ia kapaza naiz nik gidatzeko!!
    Muxu haundi bat

  • Zendo dice:

    Behin joan nintzen pantaila horren antzekoa zeukan abioi batean, eta horrekin ez nuen beldurrik pasa.

    (Connemara, jatorrizkoa, Irlandan dago)

  • […] Connemara nere bihotzean titulua zeraman justu orain bost urte nere txoko pertsonal honen jaiotzea ekarri zuen lehen idatziak. 10.000m-tara Australiako Connemara hiria hegaz igarotzen nuen bitartean idatzitako lehen lerro haien bidez jaio zen Urrutiko Hitzak-en lehen bloga. […]

Leave a Reply

Urrutiko Hitzak